122. iruzkina, 2003ko urriaren 1a
Cancun: eraso neoliberalaren zartadura
Cancun borrokaldi geopolitiko iragankor bat baino askoz ere gehiago da. 70. hamarkadan hasitako ofentsiba neoliberalaren lur ematea da. Gertakizun honen garrantziaz jabetzeko, hastapenetara jotzea komeni da.
70. hamarkadak mundu-ekonomia kapitalistarako bi ziklotan puntu kritiko bat ekarri zuen. Mundu-ekonomiaren gelditze luze baten hasera izan zen, Kodratief-en B fase bat, eta oraindik ez gara bertatik atera. Mundu-sisteman AEBn hegemonia maldan behera hasi zen momentua ere izan zen. Mundu-ekonomiaren geldiuneak mozkinaren tasan beherkada handiak ematen direnean gertatzen dira. Industria nagusien arteko konpetentziaren ondorioz gertatzen dira, superekoizpena dagoenean. Hauek bi motatako borroka geopolitikoak eragiten dituzte: kapitala gordetzen duten zentro nagusien arteko borroka (AEB, Mendebaldeko Europa eta Japon/Ekialdeko Asia). Borroka honetan mozkin gutxi izatearen ondorio lazgarriak gainerakoen kontra botatzen saiatzen da beraietako bakoitza. "Langabeziaren esportazioa" deitzen diot nik borroka horri, eta jada 30 urte ari da irauten. Hiru hauetako zentro bakoitza ondorengo garaietan hobeki moldatu da (Europa 1970ean, Japon 1980an eta AEB 1990eko bigarren erdialdean).
Bigarren borroka geopolitikoa aldiz, zentroa eta periferiaren artean ematen dena da, Iparraldea eta Hegoaldea. Iparraldea Hegoaldeari lapurretan saiatzen da, Hegoaldeak izan zezakeen edozein mozkin txiki kentzen dio Iparraldeak. Honi Kondratief-en A fasea ere gehitzen ahal zaio (1945-1970). Denok dakigun moduan 1970az geroztik Latinar Amerika, Afrika, Ekialdeko Europa eta Asiako Hegoaldeak ez dituzte une gozoak izan orohar. Eremu horietatik zertxobait hobetu zuen bakarra, Asiako Ekialdea eta hegoekialdea izan ziren. 1990eko finantziar krisirarte behintzat bai. Baina beti egonen da periferian lekuren bat beherakada garaietan egoera hobea ezagutuko duena, izan ere zailtasuneta dauden industriak norabait jo behar izaten baitute.
Denbora epe zail horietan kapitalistak elkarren arteko liskarretan sartzen ziren (beren sarrerak mantentze aldera). Liskar horien arrazoiak: hein batean produkzioa berkokatu beharra eta batez ere finantziar espekulazioa. Orduan hasi zen izen bakarra duen gertakizuna: lehengo A fasean Hegoaldeak eta Iparraldeko langileek lortutako hobekuntzen aurkako kontraofentsiba. Hori da "neoliberalismoa" deitu dena. Kontraofentsiba horren erakustaldi politikoaren oinarria batez ere britainiar alderdi kontserbadorearen eta AEBetako alderdi errepublikarraren aldaketa bermatzea zen. Keynes-en jarraitzaile moderatu izatetik, Milton Friedman-en pentsakizun okerren jarraitzaile sutsu izatera pasa ziren. Mrs. Thatcher Britainia Handiko lehen ministroa izan zenean eta Ronald Reagan AEBetako presidente, nazio eta nazioarteko politikan eskuinalderako biraje nabarmena eman zuten. Baina batez ere haien alderdien antolakuntzetan aldakuntza nabarmena egin zuten. Helburua aldaketa honekin guztiarekin etxeko politika eskuinera eramatea zen erabat. Politika kontserbatzaile berri honek enpresarien hiru diru sarrera nagusienen atzerapena ekari zuen: soldatak, kostoak barneratzea kalte ekologikoak saihestearren eta ongizate gizartea finantziatzeko estatuko zergak.
Iparraldeko herri guztietan politika hau bera koordinatzen saiatu ziren instituzio berri batzuk eratu ziren. Bereziki Hirualdeko Batzordea eratu zen, G-7 eta Davoseko Munduko Ekonomia Foroa. Proposatu den politika ekonomiko berriari Washingtongo kontsentsua deitu izan zaio. Lehenik eta behin esan beharra dago, Washintongo Kontsentsuak desarrolismoa deitzen zena ordezkatu zuela, aurreko periodoan mundu mailan agindu zuen politika ekonomikoa izan zen hura (1960 hamarkadaren amaiera aldera, "garapenaren hamarkada" izanen zena aldarrikatu zuten). Desarroilismoaren oinarrizko esana zen edozein herri "garatzen" ahal zela bere Estatuak politika egoki bat jarriz gero martxan. Azkenean munduan herri aberatsak edo ez hain aberatsak egonen zirela aldarrizkatzen bazuten ere, desarroilismoak ez zuen etekinik eman (ezin zuen ongi ibili). 1970 hamarkadaren erdialdera argi geratu zen, horrela behintzat ezin zuela izan.
Bere ordez, Washingtongo Kontsentsuak mundua "globalizazioaren" garaian sartu zela aldarrikatu zuen. Merkatu askearen garaipena adierazten zuen honek, ekonomian Estatuak batere partehartzerik ez izatea eta batez ere kapital eta ondasunen higikortasunak estatuen mugarik ez ezagutzea. Washingtongo gobernuak haien gobernuei agindu bat eman zien, batez ere hegoaldeko herriei: desarroilismoaren ametsekin amaitzeko eta beren mugen irekiera baldintzagabea burutzeko. Mrs. Thatcherrek argi adierazi zuen ez zegoela gauzak egiteko beste modurik. Bere divisaren esanahia (TINA, There Is No Alternative, ez dago alternatibarik) zen, horretara makurtzen ez zen gobernu orok zigorra jasoko zuela. Zigorra, munduko merkatuaren aldetik lehenik eta behin eta estatu arteko instituzio guztien aldetik bestetik.
1970 hamarkadara arte, estatu arteko instituzioak ez zuten jokatu paper garrantzitsurik borroka geoekonomikoetan, eta horri ez zaio behar adinako harretarik jarri. Munduko Moneta Foroa (FMI) eta Munduko Bankua, Washingtongo Kontsentsuaren patrozinatzaile sutsu bilakatu ziren. Paper hori jokatu ahal izan bazuten, Hegoaldeko herriei esker izan zen. Izan ere herrialde hauek mundu ekonomiak zuen geldialdiak erabat ikutu zituen eta beren diru kontuei eutsi nahi bazieten erabat kanpoko dirua eskatzera joan behar izan zuten. Bereziki FMI-k mailegu horiei baldintza benetan txarrak jarri zizkion eta horrek herrialde horietan gizarte zerbitzuak murriztea ekarri zuen ezinbestean. Finean herrialde hauek ehentasuna kanpo zorra kitatzeari eman behar izan zioten beste edozein gauzaren gainetik.
1980ko hamarkadan, beste pauso bat ematea erabaki zuten. Munduko komertzioaren Erakundearen (OMC) ideia 1940ko hamarkadakoa da, baina kapitala gehitzen duten erakunde ezberdinen arteko desadostasunengatik gelditu zuten. 1980ko hamarkadan martxan jarri bazen, Iparraldeko herrialdeek lortutako akordioari esker izan zen, Washingtongo kontsentsua inposatu ahal izateko bide egokia izan zitekeelakoan. Teorian, OMC-k mugak irekitzea defendatzen du, munduko merkatuaren gorazarrea. Arazo garrantzitsua da Iparraldeak ez duela sekula hori benetan nahi izan. Hegoaldeko herrialdeek mugak ireki zitzaten nahi zuten, baina bakoitzak bereak ireki beharrik gabe.
AEBek Ipar Amerikako Komertzio Librerako Asoziazioa (ALCAN) sortzea lortu ondoren, eta Europak bere batasun ekonomikoan aurrerapenak egin ostean, Iparraldeko herrialdeen OMCren egitaraua martxan jartzeko garaia zela hausnartu zuten. 1999an izan zen Seattle-en egindako bileran, baina Iparraldeak gehiegi itxoin zuen. Washingtongo Kongtsentsuak sortutako gaitza –langabezia gero eta handiagoa, zartatze ekologikoa, jakien autonomia deuseztea,- handia zen jada eta protesta ekimen ugari eragin zituzten. Espero ez zen indarra izan zuten eta talde ezberdin asko elkartu ziren; hasi anarkistekin eta sindikatu eta ekologisten jarraitzen ahal da. Haien protesta jarraiek batzar hartatik ezer ez ateratzea lortu zuten. Gainera, Seattlen AEB eta Mendebaldeko Europa aurrez aritu ziren borrokan beren babes politikak zirela eta. OMCren batzarra beraz inongo emaitzik gabe amaitu zen.
Momentu horretan bi gertakari oso garrantzitsu jazo ziren. Lehena Munduko Foro Sozialaren (FSM) jaiotza izan zen, azken honen lehen hiru bilkurak Porto Alegren izan dira. Hemendik mugimenduen mugimendu bat antolatu da neoliberalismoaren aurka, Washingtongo kontsentsuaren aurka eta Davoseko foroaren aurka. Orain artekoan ospe handia izan du mugimendu honek. Bigarren gertakaria irailaren 11koa izan da. Horrek ekarri duena izan da Bushen dotrina, AEBk "terroristatzat" daukaten edozien herriren aurkako ekintza prebentibo unilaterala jartzen ahal dela martxan.
Lehen momentu batean Irailaren 11ko atentatuek mundu mailako babesa eman zioten "terrorismoaren" aurkako borrokari. Hau gertatu eta gutxira elkartu zen OMC Doha-n. Bilkura hartan Iparraldeko herrialdeak Hegoaldeko herrien gainetik jarri ziren behin-behinean. Une horretan akordio berri bat jarri zen abian munduko muga ekonomiko guztiak gehiago irekitze aldera; itun bat ezarri zitzaien ia mehatxupean herrialde hauei. Itun horiek Cancunen zehaztu nahi ziren aurten (2003).
Beste behin ere, Cancun beranduegi heldu zen. Cancun eta Dohako bilkuren artean Irakeko inbasioa gertatu zen eta horren ondorioak latzak izan ziren. AEBen aurkako iritzia ekarri zuten eta beren ejerzitoaren hutsune handiak erakusgai geratu ziren. Porto Alegreko indarren aldean, harrez gero munduko ideia bakezaleak are indartuago daude; modu berean Hegoaldeko herrialdeen artean indar handia egin ahal izan zen gerraren aurkako jarrera manten zezaten.
Cancunen Iparraldeko -hein handian edo txikiagoan- indar batuek, Hegoaldeko mugak irekitzea proposatu zuten ondasun eta kapitalarentzat. Zentzu horretan Hegoaldeko jabego intelektuala babestu nahi zuten (patenteak) samurtze eta kontrabentzioaren aurka. Hegoaldeak ordea kontraerasoa egin zuen. Brasilek iniziatiba hartu zuen 21 lagunek (Txina, India eta Hegoafrika barne zirela) osatutako taldea eginez. Hegoaldeko nekazaritza eta industriarentzat Iparraldeko mugak irekitzea eskatzen zuten. Borroka honetan 21eko taldeak, potentzia ertainak izaki, herrialde txiroenen babesa jaso zuten, bereziki herrialde afrikarrena. Iparraldeko herrialdeak ez zeudenez prest Hegoaldeko herrialdeei inongo kontzesiorik egiteko (barne arazo politikoengatik), Hegoaldeak ere ez zuen amore eman eta ez aurrera eta ez atzera geratu ziren.
Honakoa mundu guztiak ikusi du Hegoaldeko herrialdeen garaipen moduan. Garbi kusi behar da garaipen hau posible izan bazen AEBen ahuldade geopolitikoarengatik eta Porto Alegreko indarren tinkotasunari esker izan zela. OMC, egun hilda dago. Paperaren gainean baino ez dago bizirik, nazioarteko beste hainbat instituzioren moduan, baina izan duen garrantzia ez du edukiko.
AEB egoera oker hau ekintza unilateralen bidez konpondu nahi dute. Laster ikusiko du Hegoaldeko herri esanguratsuenekin itun unilateralak sinatzea ez dela erraza izanen. Hegoaldea orain FMI-aren eta Munduko Bankuaren aurkako ekimenak garatzen hasiko da eta jada ofentsiba hori hasi da. Kirchner presidente arjentinarraren erresistentzia gogorrak garbi utzi du jarrera oldarkor hori errentagarria izaten ahal dela. Ez da denbora asko pasako "neoliberalismo" hitzak aspaldiko garai ankerrak gogora ekartzeko besterik balio ez duela adierazten duten garaiak ailegatu arte.
Immanuel Wallerstein (2003ko urriaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).